Nuppita Pittman

Nuria Pocero Málaga

Historialaria, diseinatzailea eta ilustratzailea da, eta argitaletxeentzat egiten du lan. Diseinu Grafikoa eta Ilustrazioa ikasi zituen Artediez eskolan (Madril). Idatzizko hedabide eta argitalpen askotan ikusi da haren lana. Berak idatzi eta ilustratu zuen Nham liburua Serpako (Portugal) Album Ilustratuaren Nazioarteko Hirugarren Sariaren irabazle gertatu zen, eta duela gutxi argitaratu da. Haren obra CICLAren (Chen Bochui International Children's Literature Award) 2019ko Ilustrazioaren Katalogoan dago, baita Iberoamérica Ilustra-ren katalogoan ere. "Istorioak kontatzeko, jolasa, kolorea, umorea eta jolas grafikoak, minimalismoa eta alaitasuna erabiltzea. Atsegin dut material desberdinekin lan egitea; paperaz gain, zura, metala eta paper-pasta ere erabiltzen ditut. Ilustrazioa, artea, beharrezkoa da, eroso eta etxean bezala sentiarazten gaituelako."

Jaiolekua

Venta De Baños (Palencia)

Erreferentzia lekua

Estatukoa

Instagram

@nuppitapittman